XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iparragirre abila dela

Nire bertso sonak handitzen eta zabaltzen zihoazen, eta, gure bailarako mugak pasata, Donostiaraino heldu ziren nire bertsoen oihartzunak.

Donostiarrek ere bazituzten beren bertsolariak, eta hauentzat ez zuten errenteriar baten itzalik nahi.

Donostiar bertsolariak Bilintx eta Ixkina ziren, eta desafioa botea zegoen.

Igande batean, hor etortzen zaizkit koadrilan Donostiatik Errenteriara, sagardotegi batean norgehiagoka jokatzeko asmoz.

Egia esan, Bilintx bertsolari polita zen, baina bat-batean erraz gailentzen nintzaion.

Bertsolari xuxena zen Bilintx